XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Planeta zahar horietan bizi diren zientzialariek garunaren sekretuak jadanik, aspaldidanik, ongi hornituak izango dituzte. Zientziak konta ezin ahala eguzki-sistematan hilezkorren arraza sortua bide du, eta exodoa jadanik abiatua da.

Ikuskera honetan krosko belzdun untziak ikusten ditut, otien multzo itzelak bailiran, Galaxian barneratzeko beren jaioterri diren izarretatik hegan abiatzen.

Kuberta edo bizkarretan tripulaziorik batere ez; beren kroskoek isilik diraute, higiduran aurkitzen diren elektroien burrunba leuna izan ezik. Baina untzi denak bizirik daude.

Geroaldiko ordenadoreen elementuak superazkarrak izango dira oraingoekin alderaturik. Irudian duguna da silizio-germaniozko trantsistorea.